Heriotz zigorrari buruzko blog honetan gai honi buruzko informazio ugari emango dut beti ere nire ikuspegia ematen dutan bitartean.





Gizarte hezitzailea eta IKTak



         Hurrengo sarrera hau, gizarte hezitzaile batek informazioaren gizartean duen paperari buruzkoaren gogoeta bat da. Honetarako, Alejandro Martinez Gonzalezen “El educador social en la sociedad de la información” testua irakurri dut eta ideiak atera eta gero gogoeta bat egin dut.

         Honekin hasteko, testu honek, nire blogaren gaiarekin (heriotz zigorra) duen lotura esatea beharrezkoa da, izan ere, esate baterako, nola enteratu ginateke munduan ematen diren heriotz zigorrari (edo eta beste batzuei) buruzko ematen ari diren arazo guztiez? Nola egingo lirateke honen aurkako kanpainak adibidez? Kontuan izan behar da, IKT barik gaur egun dugun informazio asko izatea ezinezkoa izango litzatekeela.
          Hona hemen el Alejandro Marztinezen "El Educador Social en la sociedad de información" testuaren laburpena.

IKTak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak dira. Gaur egun gizartean erabiltzen ditugun informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, aktualki, gizartearen sektore garrantzitsu bat dira eta baita munduaren atal txiki bat. Hauek, gizarte, politika eta ekonomiaren inguruan sortzen diren modeloen fruitua baino ez dira. IKTak aldarrikatu beharko litzateke hauek sozializazioa eta indibidualizazioaren gainean balego eta jakituria, informazioa eta giza errentabilitate ekonomikoaren gainean balego. Baina hau inguru honetan hedatzeko aukera gutxi izanik. IKTak ez dira posibleak diren teknologia banez,karrak, baizik eta gizartearen beharrizanei erantzuten diotenak, hau da, gizartean hegemonia dutenak, gizartean nagusitzen direnak. Beste alde batetik, IKTak, praktikan, erabileran eta jakiturian beharrezkoak dira gizartean gizakiak atal bat izateko.
            Testuari dagokionez, aldeko eta kontrako iritziak dauzkadala esan behar dut. Lehen esan dudan bezala, nola enteratu ginateke munduan ematen diren heriotz zigorrari (edo eta beste batzuei) buruzko ematen ari diren arazo guztiez? Nola egingo lirateke honen aurkako kanpainak adibidez? Kontuan izan behar da, IKT barik gaur egun dugun informazio asko izatea ezinezkoa izango litzatekeela. Honekin alde batetik teknologia berriak beharrezkoak izan daitezkeela esan nahi dut.
              Beste alde batetik, nahiz eta teknologia berriak gizartean derrigorrezkoak ikusi, ez uste ezinbestekoak direnik, beste hainbat modu baitago gizartean informazioa suspertzeko.

No hay comentarios: