Heriotz zigorrari buruzko blog honetan gai honi buruzko informazio ugari emango dut beti ere nire ikuspegia ematen dutan bitartean.





Holocaustoaren biktimak.

            Hurrengo sarrera honetan, Holokaustori buruzko “emberd” web orritik  ateratako bideo zerrenda bat eskaintzen  dizuet. Denok dakigu Holokaustoa historiaren atal oso garrantzitsu bat dela eta bai munduan bai pertsonengan kontuan izan beharreko hondamendi handi bat izan zuela., horregatik blogaren atal hau holokaustoko biktimei eskaintzen diet.

           Holokaustoa Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziak eta laguntzaileek antolatutako etnia batzuen jazarpen eta genozidio sistematikoari ematen zaion izena da. 1945ean amaitu zen Holokaustoa.

           Juduak izan ziren Holokaustoko biktima nagusiak. Biktima kopuru aipatuena 6.000.000koa da. Baina orobat genozidio hori nozitu zuten beste giza talde batzuek ere, hala nola 220.000 ijitok (Europan zirenen laurden bat), Sobiet Batasuneko 2.8 milioi gerra presok, errusiarrek (27 milioi, horietatik 18 miloi zibil), poloniarrek (3 milioi poloniar judutar, eta judutar ez ziren beste 2 milioi), elbarriek, homosexuala, Jehovaren lekukoek, komunistek, eta politikaren nahiz erlijioaren arloko beste hainbat aurkarik.
    
          Hona hemen bideo batzuk. Biktimen omenez...



No hay comentarios: