Heriotz zigorrari buruzko blog honetan gai honi buruzko informazio ugari emango dut beti ere nire ikuspegia ematen dutan bitartean.





Irán: Adin txikiei heriotz zigorra EZ!

        Sarrera hau, kondenatuak dauden adin txikiei dituzten pertsonei ezkeinita dago.



Hildako adin txikitu batzuk Iranen

Exekutatuak
       Giza eskubideen 6.5 artikuloak "No se impondrá la pena de muerte por delitos cometidos por personas de menos de 18 años de edad " esaten duen arren, eta 37. artikuloak" No se impondrá la pena capital ni la de prisión perpetua sin posibilidad de excarcelación por delitos cometidos por menores de 18 años de edad"esaten duen arren, argi dago errezpetatzen ez diren legeak direla.
       Aipatu beharra daukat, gaur egun, delitua adin txikikoak izan direnean egin duten kondenatu eta exekutatu ugari daudela, batez ere Iranen, Yemén.en, Arabian, ...



      Askotan "delitua" homosexuala izatea baino ez da,  collagean agertzen diren beheko argazki biak bezala esate baterako,  beste batzuetan, emakueen kasuan, bortzatua izatea da aitzaki nahikoa urkatua izateko, bideo honetan azaltzen bezala.
        

      Hona hemen oso bortitza den beste bideo bat, baina zoritxarrez gaur ematen den arazo oso larri bat. Honi aurre egin diezaiogun denon artean eta heriotz zigorrarekin amaitu dezagun!
                        





Amnistia Internazional

          Amnistia Internazional, nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Londresen (Ingalaterra) 1961ean sortutakoa. Bere helburua da  giza eskubideen zapalketa saihesteko eta desagerrarazteko ekintzak egitea, gai horren inguruko ikerketa ahalbidetzea eta eskubideak urratuta dituztenentzat justizia eskatzea da.





Aipatu beharra dago indar handiko erakunde bat dela eta mundu osotik banaturik dituela erakundeak.






 

          Amnistia internaziolalek giza eskubideen inguru guztiak ikutzen dituen arren, nik bakarrik heriotz zigorrari burizko haien ikuspegia aurketuko dut eurek egindako bideo batzuen bitartez, kontuan izan behar da, bideo hauek, heriotz zigorraren aurkako kanpaineten erabiltzen direla.


Heriotz zigorra abolitu!!

           Hurrengo sarrera honetan heriotz zigorra abolitua duten lekuak agertzen dira. Kasu batzuk guztiz abolituak daude, besta batzutan delitu batzuentzako bakarrik ematen da kondena hau, eta azkenik, hainbat estatutan, onartua dagoen zigor bat da.


          Hona hemen abolizioen azalpena leku ezberdinei dagokionez (datu hauek amnistia internazionaleko web gunetik atarata daue):
                                 ASIA:                                                  EUROPA:             




                               AFRIKA:                                                OZEANIA:
                             




                                                                   AMERIKA:

Askatasunaren ideiagatik fusilatuak izan zirenen omenez.

Sarrera hau Espainiako Guda zibilean eta gudarostean fusilatuak izan ziren gizon-emakume guztiei eskainita dago. Izan ere  Faxisten eskuetatik 100.000 eta 200.000 pertsona  fusilatuak izan zirela estimatzen da.
Espainiako Gerra Zibila 1936 eta 1939 urteen artean jazotako gerra da. Militar batzuen aldetik Errepublikaren aurkako Estatu kolpe batez eman zitzaion hasiera.

Hemen, Guda zibilari buruzko Slideshare bat uzten dut. Honetan berri bat aurkezten da, Espainiako guda zibila bizi izan zuen andre baten eskutik kontatua.


      
 


"Madre, hermanos, con todo el cariño y entusiasmo os pido que no me lloréis nadie. Salgo sin llorar. Cuidar a mi madre. Me matan inocente, pero muero como debe morir una inocente.
Madre, madrecita, me voy a reunir con mi hermana y papá al otro mundo, pero ten presente que muero por persona honrada.
Adiós, madre querida, adiós para siempre.
Tu hija, que ya jamás te podrá besar ni abrazar.
Julia Conesa
Besos para todos, que ni tú ni mis compañeros lloréis.
QUE MI NOMBRE NO SE BORRE EN LA HISTORIA."



            Hau izan zen 19 urteko Julia Conesa gaztea fusilatua izan baino lehen bere amari idatzi zion ezkutitza.  Gazte hau "las 13 rosas" izenez ezagutzen den neskato multzoko bat da.  Nozki, ez bera ez kausa bardinak bultzatua hil zituzten beste 100.00-200.00 pertsonak, ASKATASUNA  dela eta, HAIEN IZENAK EZ DIRA HISTORIATIK BORRATUKO!!

 

Holocaustoaren biktimak.

            Hurrengo sarrera honetan, Holokaustori buruzko “emberd” web orritik  ateratako bideo zerrenda bat eskaintzen  dizuet. Denok dakigu Holokaustoa historiaren atal oso garrantzitsu bat dela eta bai munduan bai pertsonengan kontuan izan beharreko hondamendi handi bat izan zuela., horregatik blogaren atal hau holokaustoko biktimei eskaintzen diet.

           Holokaustoa Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziak eta laguntzaileek antolatutako etnia batzuen jazarpen eta genozidio sistematikoari ematen zaion izena da. 1945ean amaitu zen Holokaustoa.

           Juduak izan ziren Holokaustoko biktima nagusiak. Biktima kopuru aipatuena 6.000.000koa da. Baina orobat genozidio hori nozitu zuten beste giza talde batzuek ere, hala nola 220.000 ijitok (Europan zirenen laurden bat), Sobiet Batasuneko 2.8 milioi gerra presok, errusiarrek (27 milioi, horietatik 18 miloi zibil), poloniarrek (3 milioi poloniar judutar, eta judutar ez ziren beste 2 milioi), elbarriek, homosexuala, Jehovaren lekukoek, komunistek, eta politikaren nahiz erlijioaren arloko beste hainbat aurkarik.
    
          Hona hemen bideo batzuk. Biktimen omenez...



Heriotzera kondenak eta ejekuzioak

          
           Hurrengo  sarrera honetan, Amnistia Internazionalen eskutik egindako Scribd bat aurkezten dut.
           Honetan, 2009ko heriotz kondenak eta exekuzio batzuk agertzen dira. Gehiago zehaztuz, Scribd hau atal edo kapituluetan banatua dago:

  • Lehenengo atalean, amnistia internazionalen heriotz zigorraren aurkako ikuspegia aurkezten du.
  • Bigarren atala, heriotz zigorrari buruzko mundu osoan ematen den panorama.
  • Hirugarren atalean, munduko leku ezberdinetan heriotz zigorra abolitu den arte eman diren urratsak.
  • Laugarren atalean, munduko leku ezberdinetan dauden berriak aipatzen ditu, hain zuzen ere, Asia, Ozeania, Amerika, Europa eta Afrikako hainbat lekuko berriak ematen ditu.
  • Bosgarren atalean, 2009an eman ziren berrik gabeko exekuzioetan zentratzen da.
  • Seigarren atalean, lehenengo anexoarekin topo egiten dugu, non, 2009an egon ziren estatu abolizionistak eta erretenzionatuen berrietan zentratu egiten den.
  • Zazpigarren atalean, bigarren anexoa aurki dezakegu, non, 2009 zinatutako tratatuetan oinarritzen da.
  • Zortzigarren eta azkeneko atalean, aurreko atalen laburpen eta gogoeta baten antzera egiten da.

            Hona hemen "Condenas a muerte y ejecuciones en 2009" testua. Informazio ugari dago eta oso interesgarria da, irakurtzera gonbidatzen zaituztet.

Condenas a muerte y ejecuciones en 2009

    Kondenatuen oroimenean... HERIOTZ ZIGORRARI EZ!!

    Posted by Picasa

          Hurrengo sarrera honetan, Picassa programaren bitartez egindako collage bat aurkezten dut. Collage honetan Heriotz zigorrari buruzko argazki ugar agertzen dira.

         Aipatu behar dut, hasteko, programa instalatu behar izan dudala eta gero hainbat froga egin nola erabiltzen zen ez nekielako. Beste alde batetik, argazkiekin bideo bat sortu dut baina blogera igon dudanean bakarrik tituloaren argazkia ikusten zen, beraz collage bat sortzea hobeago zela iruditu zait, eta azken batean, hau igon ahal izan dut.

         Lehen esan bezala, Collage honetan agertzen diren argazkiak internetetik ataratakoak dira eta eta heriotz zigorrarekin lotura zuzena dutenak. Herdian dagoen argazkia ordea, nik sortutako argazkia da, izan ere blogaren titulorako erabilitako argazkia.


    Gizarte hezitzailea eta IKTak



             Hurrengo sarrera hau, gizarte hezitzaile batek informazioaren gizartean duen paperari buruzkoaren gogoeta bat da. Honetarako, Alejandro Martinez Gonzalezen “El educador social en la sociedad de la información” testua irakurri dut eta ideiak atera eta gero gogoeta bat egin dut.

             Honekin hasteko, testu honek, nire blogaren gaiarekin (heriotz zigorra) duen lotura esatea beharrezkoa da, izan ere, esate baterako, nola enteratu ginateke munduan ematen diren heriotz zigorrari (edo eta beste batzuei) buruzko ematen ari diren arazo guztiez? Nola egingo lirateke honen aurkako kanpainak adibidez? Kontuan izan behar da, IKT barik gaur egun dugun informazio asko izatea ezinezkoa izango litzatekeela.
              Hona hemen el Alejandro Marztinezen "El Educador Social en la sociedad de información" testuaren laburpena.

    IKTak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak dira. Gaur egun gizartean erabiltzen ditugun informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, aktualki, gizartearen sektore garrantzitsu bat dira eta baita munduaren atal txiki bat. Hauek, gizarte, politika eta ekonomiaren inguruan sortzen diren modeloen fruitua baino ez dira. IKTak aldarrikatu beharko litzateke hauek sozializazioa eta indibidualizazioaren gainean balego eta jakituria, informazioa eta giza errentabilitate ekonomikoaren gainean balego. Baina hau inguru honetan hedatzeko aukera gutxi izanik. IKTak ez dira posibleak diren teknologia banez,karrak, baizik eta gizartearen beharrizanei erantzuten diotenak, hau da, gizartean hegemonia dutenak, gizartean nagusitzen direnak. Beste alde batetik, IKTak, praktikan, erabileran eta jakiturian beharrezkoak dira gizartean gizakiak atal bat izateko.
                Testuari dagokionez, aldeko eta kontrako iritziak dauzkadala esan behar dut. Lehen esan dudan bezala, nola enteratu ginateke munduan ematen diren heriotz zigorrari (edo eta beste batzuei) buruzko ematen ari diren arazo guztiez? Nola egingo lirateke honen aurkako kanpainak adibidez? Kontuan izan behar da, IKT barik gaur egun dugun informazio asko izatea ezinezkoa izango litzatekeela. Honekin alde batetik teknologia berriak beharrezkoak izan daitezkeela esan nahi dut.
                  Beste alde batetik, nahiz eta teknologia berriak gizartean derrigorrezkoak ikusi, ez uste ezinbestekoak direnik, beste hainbat modu baitago gizartean informazioa suspertzeko.

    Tutoriala

            Hona hemen binaka egindako tutoriala. Aurkezten dizuegun hurrengo hau Maialenek eta biok egin dugu. Bertan, Power point-a erabiliz, argazki batean zelan idatzi daitekeen azaltzen dugu. Baita argazkia eta letrak zelan egin bat eta azkenik, hau, nola bihurtu daitekeen argazki. Tutorial hau egiteko, CamStudio programa erabili dugu.

             Tutoriala sortzerakoan, hainbat arazo izan ditugu programareken ez baikenuen inoiz hau erabili. Egindako tutoriala lortu ahal izateko, lehenengo hainbat eta hainbat proba egin behar izan ditugu.

              Hona hemen gure tutoriala:


    Kondenatu batzuk historian

           Hurrengo sarrera hau, historiari eskeintzen diot, izan ere, Power Point honetan heriotzera kondenaturik izan diren pertsonai ospetsu batzuk agertzen dira, esate baterako: Jesucristo, Tomas Moro,Socrates, Mussolini, Romanov familia, "las 13 rosas", Séneca...

           Argi dago historian zehar kondenatu ugari egon direla: errepublikarrak, faxista, diktadoreak, juduak, pentsalariak, emakumeak...; eta era askotako kondenak ezarri direla: fusilamendua, buru moztea, aulki elektriko, urkatzea...; Hala eta guztiz ere nik hurrengo power pointean 14 pertsona besteik ez ditut aurkezten.

            Power pointa blogera igoteko Slideshare programa erabili dut, bertan kontu bat sortu eta egindako power pointa igon dut.

            Hona hemen power pointa eta historian kondenatuak izan diren pertsona ospetsu batzuk:






    View more presentations from onin91.

    Haur Esklabotza (multimedia)

            Hurrengo sarrera honetan, klasean eta taldeka egindako multimedia bat aurkezten dut. Talde honetan. Asel Ozerinjauregui, Leyre Blazquez, Maialen Unzalu eta ni (Onintze Calvo) hartu genuen parte.


            Guk aukeratutako gaia haur esklabutza izan zen, izan ere, 3.munduan batez ere emoten den arazo oso larri bat dela uste dugu eta honek gai hau aukeratzera bultzatu gintuen. Esan dezakegu bideo hau D.B.H 2. mailatik gorako ikasleei ipinteko balio duela eta bideo informagarri giza moduan erabili ez ezik bideo motibatzaile moduan ere erabil daiteke.


            Multimediako abestiari dagokionez, Ska-p taldearen "Los hijos bastardos de la globalización" aukeratu dugu, honek haur esklabutzari kritika bat egiten dio eta honekin batera globalizazioa baita aipatzen du.


            Amaitzeko, aipatu beharra daukagu, multimedia hau egiteko, Movi Maker programa erabili dugu eta argazkiak abestiekin eta testuarekin elkartzeko orduan hainbat arazorekin aurkitu ginen arren, abestia oso arin baitoa, nahiko multimedia interesgarria eta polita gelditu zaigulakoan gaude.


            Hona hemen "Los hijos bastardos de la globalización" abestiaren multimedia:

    Lapidazioari harriak jaurtiz!

    
    
    Lapidazioak
               Lapidazioa, pertsona bat exekutatzeko erabiltzen den aintzinako era bat da, non giza talde batek harriak botatzen dizkio kondenatuari hiltzen den arte.
              Beste alde batetik, pertsona batek golpe gogorrak jasotakoan konortea ez galtzeko ahalmen handia daukanez, lapidazioak heriotz mingarri eta motel bat eragin ditzake, kondenatuan sufrimendu handiagoa eragiten duelarik.

              Gaur egun, prozesu hau batez ere Afrikan, Asian eta Ekialde    Herdian ematen da, eta erlazio sexual "ilegalak" mantentzen dituzten pertsonei zigortzen zaie lapidazioarekin.
    Normalean ejekuzio hau, lapidatua izango den pertsona oihal batekin estalita dagoen bitartean burutzen da, harrien efektua reoarengan ez ikusteko; Beste alde batetik, kondenatua gerriraino lurperatuko da edo soka batez lotuko da mogitu ezin izateko eta harriak gizonezkoek besterik ez dituzte botako.

             Beste alde batetik, "La vida de Brian" pelikularen lapidazioaren atala ipniko dut. Pelikula hau "Monty Python" antzerki taldearen eskutik egina dagoen komedia bat da eta Jesusen bizitza erabiltzen du erlijioek eta honek dakarrenari buruzko kritika bat egiteko. Aipatu behar da pelikula honek, kritika handia egiten diola erlijioen dogmei egiten zaion jarraipen itsuari, hau da, erlijioek esaten duelako guk horrela jokatzen dugu edota telebistak, agintari politioek eta abarrek esaten dutena egiten dugu, gizakioi pentsatzea gustatzen ez zaigulako. 
            Lapidazioaren  atal hau, aldiz, ekitaldi hauetan gertatzen denaren guztiz kontrakoa dela esan behar da, izan ere, normalean emakumezkoak lapidatzen dira eta gizonezkoak izaten dira lapidatzaileak.
    Honekin amaitzeko, beharrezkoa da aipatzea, zein den gaur egungo gizartearen egoera, hau da, nahiz eta pelikula 33.urtean gertatu, gaur egun oraindik lapidazioak burutzen dira leku askotan, eta honek, niri behintzat, galdera batzuk sortarazten dizkit: ZERK ERAGITEN DU GIZAKIOK HORRELA JOKATZEA? edo ZERGAITIK XXI. MENDEAN EMATEN DIRA HORRELAKO JOKABIDEAK ORAINDIK? ....


             Atal honetan gizon bat lapidatua izango da Jainkoaren izena esateagatik (Jehová), hau blasfemiatzat hartzen baitute. Beste alde batetik, hemen ikusten da, nola emakumeak lapidazioetara ezin diren joan eta bizarra ipintzen duten ahotza aldatzen duten... ekitaldietara joan ahal izateko.

    Segismundo Toxicomano (pena de muerte)

    Ondorengo sarrera honetan, heriotz zigorrari buruzko abesti bat ipiniko dut. Abestia, Segismundo Toxicomano taldearena da, eta nahiz eta daukan erritmoa oso melodikoa ez izan, bere letrari erreparatzen badiogu, urkatzailearen kontrako jarrera duela ikusiko dugu.
    Izan ere, abesti honek, antzekotasuna bilatzen du kartzelan dagoen indibiduoaren eta hau hiltzeko agindua ematen duen epailearen artean (¡acaso! ¿Hay tanta diferencia entre ellos y yo?).
    Egia da, munduan akats bat egiteagatik kartzelatuak izan diren pertsona asko daudela; egia da ere, jende askoren akatsa, agian, nahitaezkoa eta oso handia izan dela; baina, ez al da egia pertsona guztiak akats hori konpontzeko aukera izan behar dugula? Ez al da egia epaile asko eta askoren jarrera heriotzara kondenaturiko presoaren mailara baino beherago jaisten direla heriotza edo tortura inposatzen dutenean?
    Niri pertsonalki, epaileek mota honetako jarrerako burutzen dituztenean galdera bat datorkit burura: ZEIN DA BENETAKO HILTZAILEA?


             * Hona hemen Segismundo Toxicomano taldearen "pena de muerte" abestia:


        No es la solución, no es así
        Con la justa inparcialidad tiene que decidir
        Entre el juego la razón
        Que es poco vistoso un linchamiento humano


        ¡cuando!  Nosotros ofrecemos para el reo
        ¡juecio! Y mierte sin dolor con oración
        ¡duerme! En el frio de tu cuerpo mi conciencia
        ¡sabe! La carga que te quita descansa en paz


        Se bien mi papel, s bien mi papel
        Soy un instumento de la justicia
        Un engranaje con el motor del estado
        Que devora sus sueños y por ello cobra


        Soy el acusador
        Que limpia las calles
        Y de mira la prisión
        Vivan tranquilos, que aqui estoy yo
        Mi toga y mi mazo ya son parte de mi


        ¡pero! Aveces me visitan los fantasmas
        ¡me buscan! Por ser el asesino de su inociencia
        ¡acaso! Hay tanta diferencia entre ellos y yo?
        ¡espero! Con impaciencia, mi propia sentencia
        Mi propoa sentencia.


    Citilab munduan (Mapa kontzeptuala)

                Sarrera honetan, klasean egindako mapa kontzeptuala aurkezten deutsuegu. Binaka egundako ariketa bat da, eta hau da Maialenek eta biok egindakoaren emaitza da. Mapa kontzeptuala egiteko erabili dogun programa "Camp Tools" da.
                Mapa kontzeptual honetan "citilab"-a munduan azaltzen da. Hau egiteko, youtuben dagoan bideo batetik atara dogu informazioa. Bertan, Manuel Castells-i egindako elkarrizketa bat agertzen da.




    Heriotz Zigorra

    
    
    


     
     Heriotza zigorra preso bat exekutatzean datza, honek egin dituen krimen edo delituengatik.
    
    Amnistia internazionalek eskainitako datuen arabera2003 urtean 1.146 preso exekutatu zituzten, alabaina, horietako %84a lau herrialde hauen artean banatzen dira: Txinak 726 preso exakutatu zituen, Iranek 108, Estatu Batuek 65
    eta Vietnamek 64 preso exekutatu zituen.