Heriotz zigorrari buruzko blog honetan gai honi buruzko informazio ugari emango dut beti ere nire ikuspegia ematen dutan bitartean.





Lapidazioari harriak jaurtiz!



Lapidazioak
           Lapidazioa, pertsona bat exekutatzeko erabiltzen den aintzinako era bat da, non giza talde batek harriak botatzen dizkio kondenatuari hiltzen den arte.
          Beste alde batetik, pertsona batek golpe gogorrak jasotakoan konortea ez galtzeko ahalmen handia daukanez, lapidazioak heriotz mingarri eta motel bat eragin ditzake, kondenatuan sufrimendu handiagoa eragiten duelarik.

          Gaur egun, prozesu hau batez ere Afrikan, Asian eta Ekialde    Herdian ematen da, eta erlazio sexual "ilegalak" mantentzen dituzten pertsonei zigortzen zaie lapidazioarekin.
Normalean ejekuzio hau, lapidatua izango den pertsona oihal batekin estalita dagoen bitartean burutzen da, harrien efektua reoarengan ez ikusteko; Beste alde batetik, kondenatua gerriraino lurperatuko da edo soka batez lotuko da mogitu ezin izateko eta harriak gizonezkoek besterik ez dituzte botako.

         Beste alde batetik, "La vida de Brian" pelikularen lapidazioaren atala ipniko dut. Pelikula hau "Monty Python" antzerki taldearen eskutik egina dagoen komedia bat da eta Jesusen bizitza erabiltzen du erlijioek eta honek dakarrenari buruzko kritika bat egiteko. Aipatu behar da pelikula honek, kritika handia egiten diola erlijioen dogmei egiten zaion jarraipen itsuari, hau da, erlijioek esaten duelako guk horrela jokatzen dugu edota telebistak, agintari politioek eta abarrek esaten dutena egiten dugu, gizakioi pentsatzea gustatzen ez zaigulako. 
        Lapidazioaren  atal hau, aldiz, ekitaldi hauetan gertatzen denaren guztiz kontrakoa dela esan behar da, izan ere, normalean emakumezkoak lapidatzen dira eta gizonezkoak izaten dira lapidatzaileak.
Honekin amaitzeko, beharrezkoa da aipatzea, zein den gaur egungo gizartearen egoera, hau da, nahiz eta pelikula 33.urtean gertatu, gaur egun oraindik lapidazioak burutzen dira leku askotan, eta honek, niri behintzat, galdera batzuk sortarazten dizkit: ZERK ERAGITEN DU GIZAKIOK HORRELA JOKATZEA? edo ZERGAITIK XXI. MENDEAN EMATEN DIRA HORRELAKO JOKABIDEAK ORAINDIK? ....


         Atal honetan gizon bat lapidatua izango da Jainkoaren izena esateagatik (Jehová), hau blasfemiatzat hartzen baitute. Beste alde batetik, hemen ikusten da, nola emakumeak lapidazioetara ezin diren joan eta bizarra ipintzen duten ahotza aldatzen duten... ekitaldietara joan ahal izateko.

No hay comentarios: